Euskal Herriko artzain-txakurrik onenak Axpen lehiatuko dira zapatuan

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 12a, 08:54

Argazkia: Txelu Angoitia - Gerediaga Elkartea.

Euskal Herriko artzain-txakurren txapelketa Axpen jokatuko da beste behin, hilaren 16an.

Aurten 51. aldia izango du Gerediaga Elkarteak Atxondoko Udalaren laguntzagaz antolatutako lehiaketak. Guztira, hamaika txakur batuko dira Axpen, Elizaburuko landetan, 17:30ean.

Parte-hartzaileen zerrenda Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko txapelketetako txapeldun eta txapeldunordeek osatzen dute.  Horrez gain, iazko txapelketako irabazlea den Enrike Mendiguren ere Axpen izango da.

Parte-hartzaileen zerrenda:

Jose Urien (Abadiño), Xarpa txakurragaz

Jose Angel Azkorbebeitia (Abadiño), Sorgin txakurragaz

Roger Jauretxe (Baigorri), Gaita txakurragaz

Martxel Hualde (Aldude), Etxe txakurragaz

Antonio Alustiza (Areso), Jai txakurragaz

Jose Mª Istilart (Amaiur), Lagun txakurragaz

Fidel Alonso (Areta), Suit txakurragaz

Asier Bolibar (Olabezar), Kobi txakurragaz

Jose Mª Bengoa (Oñati), Eder txakurragaz

Aitor Tato (Ataun), Nabar txakurragaz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!