Komun honi esker, adin nagusiko pertsonak eta mugikortasun arazoak dituztenak bertara erraz iritsi ahalko direla adierazi dute Atxondoko Udaleko kideek. Izan ere, orain arte auzoko komun publikoetara joateko, pilotalekuko eskailerak jaitsi behar zituzten erabiltzaileek.
Komun berria egiteaz gain, Axpeko plaza inguruan ere hainbat berrizte lan egin dituztela jakitera eman dute. Esaterako, zaharkituta zeuden kale-argi, jesarleku eta zakarrontziak kendu eta berriak jarri dituztela adierazi dute.