Sutea piztu da Artia industrialdeko enpresa batean

Jone Gunetxea 2017ko abu. 24a, 17:00
Argazkia: @bomberosbizkaia

14:30ean sutea piztu da Atxondoko Artia industrialdeko enpresa batean. Sutearen ondorioz ez da inor zauritu.

Suhiltzaileek azaldu dutenez, burdin hautsak su hartu du. Iurretako parkeko suhiltzaileek hauts piloak banatuz eta ura botata itzali dute sua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!