Santixako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 21a, 10:01

Gaurtik martitzenera bitartean ez da jai-girorik faltako Atxondon, asteburuan Santixako jaiak ospatuko dituzte eta. Zapaturako, egun osoko egitaraua antolatu dute. 12:30ean igel txapelketa izango da, eta ostean paella txapelketa. Arratsalderako, berriz, mus txapelketa prestatu dute. Eguna Laja eta Olarteren trikitixa doinuek girotuko dute.

Domekan, meza, txapel jaurtiketa, briska txapelketa eta pintxo eta ogitarteko lehiaketa egingo dituzte. Astelehenean, patatak nork hobeto zuritu lehiaketa eta tortilla txapelketa egingo dituzte. Eta jaiei amaiera emateko, mozorro eguna ospatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!