Axpetarrak errogatiban joango dira Larranora

Maialen Zuazubiskar 2017ko uztailaren 4a

Larranon dagoen Santa Barbara ermita Atxondoko lurretan dago, eta axpetarrek zaintzen dute auzolanean. Aspaldiko ohiturari eutsiz, zapatuan, Santa Barbara ermitara errogatiban joango dira axpetarrak.

8:30erako jarri dute hitzordua. Axpeko plazatik irten eta denak elkarrekin Larranora igoko dira. Larranon, Santa Barbara ermitan, 11:30ean,  meza eskeiniko dute. Eta ostean, hamarretakoa egiten batuko dira denak.

Bazkaria Atx-Azpin
Ondoren, berriz ere, Axpera jeitsi eta aurreko urtean bezala, Axpeko Atx-Azpin elkartean bazkaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!