Txikitatik ibili da pilotalekuan Diez, lehenik eskuz, eta 11 urtetik hona pala hartuta. “Gustura nabil, eskuzkoa baino gehiago gustatzen zait pala”, esan du gazteak. Ondo dabilen seinale, aurten bigarren geratu da jokatu dituen hiru txapelketetan, Udaberrikoan, Bizkaikoan eta Euskadikoan. Hala ere, jaietan eskuz jokatzeko proposamena egin diote eta ez du ezetzik esan.
Leire Etxaniz markinarragaz osatuko du bikotea, Larrabetzuko Jone Goiriren eta Sopelako Maite Lejonagoitiaren aurka indarrak neurtzeko.
Jaio, Xalagaz batera
Bestalde, Oier Jaio atxondarra ere kantxaratuko da hilaren 2an, kasu honetan arratsaldez. Xalagaz batera arituko da, Taintaren eta Azanzaren kontra. Aurretik, Atxondoko mutil gazteak ere jantziko dira zuriz. Txikien kasuan, 11:00etan emango dute erakustaldia.