Udalak jakitera eman duenez, 4 urtera arteko umeek igerilekuetarako sarrera debalde izango dute, eta 5 urtetik 17 urtera bitartekoek 3,50 euro ordaindu beharko dute. 18 urtetik gorakoek, berriz, 4,50 euro ordaindu beharko dute sarrera.
Horrez gain, uda osorako txartelak gaurtik aurrera egin daitezke, igerilekuan bertan. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak: familia liburua, titularraren NAN edo EHNAren fotokopia, argazki bi edo igerilekuko iazko karneta, izen-emate orria beteta eta ordain-agiria.
Elorrioko igerilkuak, zabalik
Eleizaldeko kanpoko igerilekuetan ere, aurreko barikuan hasi zuten udako denboraldia.