Apatako espazio publikoak zelan berrantolatu pentsatzeko, Kale Irekiak prozesuak ondorio argi bat utzi zuen Apatan. Prozesu parte-hartzailean herritarrek adierazi zutenez, plaza eta bere ingurua dira Apatako erdigunea, eta hango espazioa errealitate horretara moldatu beharko litzateke. Hori horrela, Atxondoko Udalak udaletxea eta plaza ingurua atontzea erabaki zuen.
Asteon hasi dira Apatako erdigunean obrak egiten. 38.500 euroko aurrekontua duten obrak bi astetan egingo dituztela jakitera eman du Atxondoko Udalak. “Herriko erdigunea oinezkoentzako gune bilakatu gura dugu. Hori horrela, Euskalerria kaleko irisgarritasuna hobetuko dugu, besteak beste”, adierazi du David Cobos alkateak