12:00etan irtengo den kalejiragaz hasiko dira domekako ekitaldiak. Kalejiraren ostean, frontoian alardea egingo dute.
Arratsalderako, berriz, DJ jaialdia antolatu dute Atxondon. “Lehenengo Euskal Jaiaren formatua asko gustatu zitzaigun, eta berriz ere horretara bueltatzea erabaki dugu”, adierazi du Irati Armendia Andastoko kideak. “Horregatik, alardea goizean egongo da, eta arratsalderako DJ jaialdia antolatu dugu”, bukatu du Armendiak.