Jubilatuen elkarteak antolatzen duen egun-pasara joan gura duenak aurrez eman beharko du izena, 627 661 065 telefono zenbakira deituta. Bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 30 euro.
Medina de Pomarrera joateko autobusa 08:10ean irtengo da, Arrazolatik; hamar minutu geroago Axpetik, eta 08:30 inguruan Apatatik.
11:15 inguruan museo historikoa eta San Millan ermita bisitatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Bazkaria Las Manzanas sagardotegian izango dutela jakitera eman dute.