Auto bat irauli egin da Atxondon, Cemosa parean

Anboto 2017ko mai. 29a, 18:49

17:50 inguruan jazo da istripua Durango eta Elorrio lotzen dituen errepide zaharrean. Autoa irauli eta Cemosa enpresako parking ondoan geratu da. Gidaria autotik irten ahal izan da, eta Ertzaintzaren arabera ez da zauritu.

Errepidetik irten denez, istripuak ez du trafiko arazorik sortu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!