Igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa ekainaren 2ra arte luzatu dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 23a, 13:40

Denboraldiko prezioa 300 eurotik 200 eurora jaitsi du Atxondoko Udalak.

Atxondoko igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa bi astez luzatu du udalak. Udalak jakitera eman duenez, esleipena bainu denboraldi baterako egingo da eta beste denboraldi bat luzatzeko aukera izango dute. Gainera, denboraldiko prezioa 300 eurotik 200 eurora jaitsi dutela jakitera eman dute.

Interesatuta daudenek eskaintza egiteko orriak udal bulegoetan eta udalaren webgunean eskuratu ditzazkete. Ekainaren 2ra arte dute euren eskaintzak aurkezteko epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!