Atxondoko igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa bi astez luzatu du udalak. Udalak jakitera eman duenez, esleipena bainu denboraldi baterako egingo da eta beste denboraldi bat luzatzeko aukera izango dute. Gainera, denboraldiko prezioa 300 eurotik 200 eurora jaitsi dutela jakitera eman dute.
Interesatuta daudenek eskaintza egiteko orriak udal bulegoetan eta udalaren webgunean eskuratu ditzazkete. Ekainaren 2ra arte dute euren eskaintzak aurkezteko epea.