Herri bideen inbentarioa onartu dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 9a, 11:07

Atzo egindako udalbatzarrean EH Bilduk duela hiru urte hasitako herri bideen inbentarioa onartu zuten gobernu taldearen aldeko bozkagaz.

Atxondoko herri bideak zeintzuk diren zehazten dituen inbentarioa amaitu eta herritarren alegazioak jaso ondoren,  orain, herri bideen ordenantza egiten hasiko dira. “Legez behartuta geunden herri bideen inbentario bat egiteko. Gainera, egunerokoan herriko bideekin arazoak zeudela ikusita azterketa hau burutzea beharrezkoa zen”, adierazi zuen David Cobos Atxondoko alkateak.  

Herritar talde batek, berriz, inbentarioarekiko desadostasuna erakutsi zuen atzoko udalbatzarrean eta EAJk herritarrei "entzun" behar zaiela adierazi zuen. Cobos alkateak,  berriz, oposizioari urte betean “ixilik” egon direla, eta inbentarioan aportazioak egiteko aukera izan dutenean “ezer ez” dutela egin erantzun zien. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!