Axpeko Etxebarri jatetxea munduko 6. onena izendatu dute

Anboto 2017ko api. 5a, 17:23

Restaurant aldizkariaren Munduko 50 Jatetxe Onenen Zerrendan goiko postuetan kokatu dute Bittor Arginzonizena. Eneko Atxa zornotzarraren Azurmendi jatetxea 38. lekuan ipini dute.

Ospe handiko sukaldariak dira Arginzoniz eta Atxa, azken urtetan sukaldaritzaren goi mailan dabiltzanak. Aurten ere 50 onenen artean sartzea lortu dute, eta ez da lehenengo aldia.

New Yorkeko Eleven Madison Park jatetxea izendatu dute onena Restaurant aldizkarikoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!