Aitor Osa eta Maria Zorroza Anboton garaile

Anboto 2016ko urr. 8a, 20:18

244 korrikalarik parte hartu duten Anbotoko Kilometro Bertikalean, Aitor Osa eta Maria Zorroza izan dira bizkorrenak. 

Mutiletan, faborito nagusiak, Aitor Osak ez du hutsik egin eta debako korrikalariak nagusitasunez irabaztea lortu du. Bigarren postuan, Iñigo Lariz gelditu da eta hirugarrenean Iban Murua. Aitor Ajuria otxandiarrak, berriz, bosgarren postuan bukatu du, gazte mailan garaipena lortuz. 

Emakumezkoetan, Maria Zorroza gernikarrak lortu du garaipena, eta bigarren postuan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak bukatu du. Podiumeko hirugarren postua, berriz, Maider Frailerentzat izan da. Gazte mailari dagokioenez, Araitz Villa abadiñarrak lortu du garaipena, maila absolutuan hamaikagarren bukatu ondoren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!