Lau arduradunek uztaila eta abuztua aterpetxean pasatuko dute esperientzia hau bizitzen. Horrez gainera, beste hainbat hezitzailek astebeteko txandak egingo dituzte. Ume sahararrek mediku azterketak egiteko ere baliatuko dute udako oporraldia.
Elorrion ere bai
Elorrioko Udalak ongietorria eman die uda pasatzera etorri diren sei ume sahararrei, eta euren harrera-familien lana goraipatu dute.