Ane Diez pala jokalaria ere bada, eta ordutegiak aldatu behar izan ditu biak egiteko: txistua jo eta palan jokatu. Palan Bizkaiko txapelduna da bere kategorian, eta txistua jotzen geroz eta gehiago gozatzen du.
Mariak, berriz, 11 urtegaz ekin zion txistua jotzeari, eta pozik dabil Jaizale txistulari taldeagaz egiten dituen irteeretan zein Atxondoko jaietan jotzen.
Arantza beteranoa da txistua jotzen. Gaztetxoa zela, ustekabean txistu bat oparitu zioten, aurrerantzean musika tresna hark bere bizitzan izango zuen garrantziaz jabetu barik.
Txupinazoa jaurtitzerakoan, hiru txistulariek Jaizale taldeko kideen babesa ere izango dute. Beraz, txistuaren soinuarekin ekingo diete jaiei.