Atxondoko jaiak 2016

Nekez, Ekaitza eta DJ Ibairen musika gaur gauen

Anboto 2016ko eka. 24a, 13:20

Axpeko San Juan jaietan askotariko ekitaldiak prestatu dituzte. Musika izango da protagonistetako bat. Gaur, 22:30ean, Nekez eta Ekaitza taldeen kontzertuak daude; ondoren, DJ Ibaik jardungo du.

Domeka umeen eguna da. Goizean zehar Beñat Gorostiza perratzaileak zaldi bat perratuko du ofizioa erakusteko. 13:00etan gazteen esku pilota partiduak daude eta 18:00etatik aurrera kontu kontalaria eta tailerrak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!