Gontzal Garciak garaipena lortu du Urduñan

Anboto 2016ko mai. 2a, 12:29

Gontzal Garcia atxondoarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Urduñan. Klasika ukitua zuen 90 kilometroko ibilbidean Beste Alde La Tostadora taldeko txirrindularia izan zen indartsuena eta garaipena eskuratu zuen Iñigo Elosegi eta Oier Lazkanoren aurretik.

Talde durangarreko txirrindularia lasterketa hasieratik izan ziren protagonista. Lehen kilometroetan, Txomin Munitxa abadiñarrak ihes egin zuen beste bi txirrindularirekin batera. Ondoren, Beste Alde La Tostadorako txirrindulariak tropeletik tiraka aritu ziren. Eta lasterketako azken kilometroetan, Gontzal Garciak tropelari aurrea hartu, beste bi txirrindularirekin batera esprinta lehiatu eta irabaztea lortu zuen.

Garaipenaz gainera, Garciak Pipas torneoko lidergoa eskuratu zuen eta hurrengo lasterketetan talde durangarrak Gontzal Garciaren elastiko horia defendatu beharko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!