Domekan emango dute Atxondoko ‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa

Anboto 2016ko mar. 10a, 10:04
Aurkezle biak Apatan.

ETB 1eko Herri Txiki Infernu Handi saioan Atxondo izango da protagonista domeka honetan, 22:00etatik aurrera.

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek otsail erdian bisitatu zuten Atxondo, eta hainbat herritarrekin izan ziren. Ondoren, hurrengo astean, Axpeko elizan grabatu zuten programa, Apatako pilotalekua obretan dagoelako. Eliza txiki geratu zitzaien joan gura zuten denak hartzeko. Anbotoko Mari eta Arrazolako meategiak izan zituzten berbagai, besteak beste.

Domekako saioan zer ikusi ahalko den jasotzen duen iragarki bat ere argitaratu dute: HEMEN ikusgai.

Axpeko elizan egindako grabaketa saioko une bat (Iturria: EITB)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!