'Herri txiki, infernu handi' saioa Atxondora heldu da

Anboto 2016ko ots. 18a, 09:12

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, astelehenean, Apatan.

ETB-ko ‘Herri txiki, Infernu handi’ saioko lan-taldea Atxodon izan da, asteon. Aurretik, Otxandion eta Mañarian egin moduan, dozena bat atxondarren kontuak batu dituzte Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek. Otsailaren 25ean Axpeko elizan egingo dute bideo proiekzioa eta monologo saioa. Bertara joateko gonbidapenak udaletxean eta liburutegian eskatu daitezke.

ETBko programako arduradunek aurreratu dutenez, Gurrutxagak masajeak hartu ditu, eta Pagadi ehizan ibili da. Anbotoko Mari eta Arrazolako meategiak ere berbagai izan dituzte. Atxondarrak protagonista dituen telebista saioaren grabazioa datorren ostegunean egingo dute, Axpeko elizan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!