Atxondoko Udala Udalbiltzan sartu da eta Igor Olaetxea izango du ordezkaria

Anboto 2016ko urt. 12a, 09:44
Igor Olaetxea aukeratu zuten Udalbiltzako ordezkari.

Atzoko udalbatzarrean jakinarazi zuten Udabiltzak Udalaren eskaria onartu duela. 

Iazko azaroan egindako udalbatzarrean Atxondoko Udala Udalbiltzara sartzeko eskaera egingo zutela iragarri zuen Gobernu Taldeak. Atzo, urteko lehenengo plenoan, Udalbiltzak eskaera onartu duela jakinarazi zuen Dabid Cobos alkateak. Ondorioz, Udalbiltzako batzar nagusietara joango den ordezkaria aukeratu zuten. Gobernu Taldeak Igor Olaetxea (EH Bildu) proposatu zuen. Bera izan zen hautagai bakarra eta bozketan bere hautagaitza onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!