Iñigo Olabegogeaskoetxea atxondarrak garaipen bategaz amaitu du mendiko Euskadiko Txapelketa, turismoen mailan. Emaitza horrek maila horretan Euskadiko azpitxapeldun izateko balio izan dio; 5. klasean, aldiz, lehenengo geratu da BMW M3 baten bolantean.
Urrakirako igoeran Iñigo Olabegogeaskoetxea, Jose Labaka eta Gorka Eizmendik osatu zuten podiuma. Iban Trasicio abadiñarra seigarren postuan geratu zen Lancer EVO IX batekin.