300 korrikalariren artean, Anboton gora Osa eta Kortazar azkarrenak

Anboto 2015ko urr. 12a, 12:14

Eguraldi epelarekin abiatu ziren korrikalariak Arrazolatik Anboto puntara zapatu arratsaldean. Gizonetan, iazko irabazleak, Aitor Osak igo zuen Anboto azkarren, 38 minutu eta 47 segunduan. Emakumetan, probako errekorra daukan Oihana Kortazar elgetarra ibili zen azkarren, eta 48 minutu eta 16 segunduan egin zuen kilometro bertikala.

Durangaldeko korrikalariei dagokienez, marka ederrak lortu zituzten Anbotoko proban. Oier Ariznabarreta durangarra bigarren izan zen gizonen podiumean, 40 minutu eta 48 segundurekin. Aitor Ajuria Otxandiarrak, berriz, gazteetan denborarik onena lortu zuen, Anboto 43 minutu eta 16 segundutan igota eta sailkapen orokorrean bosgarrena izan zen. Nesken gazte mailan Araitz Villa abadiñarra izan zen onena eta Garazi Sampedro atxondoarra emakumeetan bederatzigarrena izan zen, ordu bete eta bi minutuko denboragaz.

Emakumeen podiuma:


Gizonen podiuma:


Araitz Villa abadiñarra izan da onena gazteetan:

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!