Goi mailako izenek parte hartuko dute domekako Sorginen Lasterketan

Anboto 2015ko ira. 29a, 09:00
Oier Ariznabarreta erdian, Julen Ozaeta eta Ekaitz Kortaza alde banatara dituela.

Domekan Sorginen Lasterketaren 8. aldia lehiatuko dute Atxondon.

 25 kilometroko luzera eta 1.400 metroko desbinel positiboa ditu. 10:00etan hasiko da Axpeko plazan.

Gizonetan iaz podiuma osatu zuten hiru korrikalariak etorriko dira: Oier Ariznabarreta, Julen Ozaeta eta Ekaitz Kortazar. Ariznabarreta durangarra da faborito, baina aurkariak sasoian datoz. Ozaetak Añanako mendi maratoia irabazi du oraintsu eta Kortazarrek bigarren amaitu zuen Aulestiako igoera joan zen asteburuan.

Emakumeetan 2013an Sorginen Lasterketa irabazi zuen Silvia Trigueros da faborito argia. Udan goi mailan aritu da abadiñarra. Esaterako, abuztuan Europako lasterketarik gogorrena den Mont Blanc Ultra Traila  irabazi egin zuen senior kategorian eta emakumeen sailkapen orokorrean podiumaren atarian geratu zen. Beste hainbat garaipen ere lortu ditu.

Durango Kirol Taldeak antolatutako lasterketak 25 kilometroko luzera du eta 1.400 metroko desbinel positiboa. Larrano (925 metro) Pol-Pol eta Zabalanditik Toperaino eramango ditu parte hartzaileak. Handik Besaidera igoko dira eta GR Mikeldia jarraituz egingo dute Axpera arteko bidea.

Sorginen Lasterketarako izen-ematea www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin daiteke ostiralera arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!