AHTaren obrak gelditzeko eskatu dute Atxondoko mendi martxan

Anboto 2015ko mai. 30a, 15:49

Goizeko 10:00etan abiatu da mendi martxan Apatamonasteriotik. Mendi martxaren arduradunek azaldu dutenez, "ozen esan gura dugu AHT gelditu orain". Gaineratu dutenez, "xahuketarekin amaitu dezatela eskatzen dugu eta dirua benetako gizarte premietara bideratu dezatela, herritarron hitza errespetatuta". Era berean, ekainaren 13an Donostian antolatuko duten manifestaziora joateko deia egin dute. 

 

Bidean AHTaren inguruko informazio panelak jarri dituzte antolatzaileek. Urkitxebaso ingurura joan dira lehenengo. Antolatzaileek diotenez, zonalde horretan herria erdibituko lukeen "zubitzarra" eraikiko litzateke: "1,7 kilometroko luzera eta 87 metroko garaiera izango luke zubi horrek". Handik Artia auzora joan dira. Abadiñoko mugan Gerediaga-Elorrio autobideko obrak bisitatu dituzte. Elorrioko mugara joan ostean, Apatamonasteriora itzuli dira. Mendi martxaren arduradunek azaldu dutenez, "ozen esan gura dugu AHT gelditu orain". Gaineratu dutenez, "xahuketarekin amaitu dezatela eskatzen dugu eta dirua benetako gizarte premietara bideratu dezatela, herritarron hitza errespetatuta". Era berean, ekainaren 13an Donostian antolatuko duten manifestaziora joateko deia egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!