Axpen aterpetxea atontzen dabiltza, gazte saharauiak hartu ahal izateko

Anboto 2015ko api. 27a, 11:46

Joan zen astean, Hamadako Izarrak elkartea aurkeztu zuten Durangon. Elkarte horrek ume saharauiei kanpamentuetatik irteteko eta hona etortzeko aukera eskani gura die udan. Ekainean, hamabost ume ekarriko dituzte, eta Axpeko aterpetxean hartuko dute ostatu. Horregatik, elkarteko kideak eta udaletxeko langileak, elkarlanean, aterpetxea atontzen dabiltza egunotan.


Aterpetxe osoa garbitzen eta pintaketa lanak egiten dabiltza. Horretaz gainera, argindar kableen eta ur hoditeriaren azterketa egin ostean, beharrezko konponketak egingo dituzte: “Ekainean saharauiak etortzen direnerako dena txukun eta prest izan gura dugu”, esan du Rosa Elizburu alkateak.

Saharauiak ahalik erosoen egotea da udalaren helburua. Horrela, esaterako, Axpera datozen hamabost gazteek dohainik erabili ahal izango dute udal igerilekua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!