“Familia giroa”
Herria elkartearen egoitzan egin dute prentsaurrekoa Hamadako izarrak taldeko kideek, eta herritarrei deialdi bat egin diete: apirilaren 20tik 24ra udalekura datozenentzako arropa eta bizikleta bilketa egingo dute. Arropak Kurutziaga ikastolan, Landako eskolan eta Jesuitak ikastetxean jasoko dituzte, eta bizikletak Bizibiken. Garazi Etxebarriak azaldu duenez, Axpeko baserri batean burutuko dute udalekua, boluntarioekin. Baina, harrera familia izandakoek ere zainduko dituzte umeak, “familia giroa mantendu” gura dutelako, Etxebarriaren esanetan.