Faben Ituarte atxondarra Bizkaiko txapeldun buruz buruz

Anboto 2015ko urt. 8a, 12:43

Andoni Aretxabaleta pilotariak jantzi zion txapela Faben Ituarteri

Eskolarteko buruz buruko txapel bat jantzi du 10 urteko atxondarrak.

Joan zen domekan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako buruz buruzko finalak jokatu zituzten Zornotzako pilotalekuan. Final horietako bat Faben Ituarte 10 urteko atxondarrak irabazi zuen, Lea-Artibaiko pilotaria 10-5 menderatuz. Iaz, Atxondo ordezkatuz, gaztetxoen herri arteko txapelketa ere irabazi zuen Ituartek, bere taldekideekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!