Anboto Kilometro Bertikal labankorrean, Osa eta Quincoces garaile

Anboto 2014ko urr. 12a, 11:34

Euriak lokaztutako bidea izan da aurtengo Anboto Kilometro Bertikalaren protagonista. Arrazolatik Anbotorako bidean inoiz baino atxondoar gehiagok parte hartu dute zazpigarren edizio honetan. Irabazle Aitor Osa itziartarra izan da gizonetan (39 minutu eta 53 segundu), eta emakumetan, berriz, Nahia Quincoces mendexarra (52 minutu eta 22 segundu).

Durangaldeko hainbat partaide egon dira Atxondoko proban. Sailkapenean eskualdeko lehenengo mutila Arkaitz Munitxa abadiñarra izan da: 48 minutu eta 34 segunduan igo da Anbotora. Eskualdeko lehen emakumea Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan da eta 53 minutu eta 36 segundutan egin du proba. Azkorbebeita emakumetan bigarrena izan da.

Lehen atxondoarrek ere garaikurra lortu dute proban: Jon Rodrigo eta Garazi Sampedro izan dira Atxondotik denbora onena egin dutenak.

Sailkapen osoa kirolprobak.com atariko orri honetan.

Probako hainbat argazki batu ditugu galerian:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!