EAJk jakitera eman duenez, Atxondokoa Durangaldeko udal zorpetuena da

Anboto 2014ko otsailaren 14a

Atxondoko EAJk Herri Kontuen Euskal Epaitegiak udalaren 2011ko ekitaldiaren inguruan kaleratutako txosnaren datuak jakitera eman ditu. Jeltzaleek diotenez, Durangaldeko udal zorpetuena da. "Urte horretan, zorpetzea bere ohiko sarreren %65era heldu zen" .

 

Epaitegi honek gastuak murriztea aholkatu diola Atxondoko Udalari gaineratu dute jeltzaleek. Pertsonal gastuen inguruan, soldata eta hirurtekoak, bi aparteko soldatekin batera, 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearekin ez datozela bat gaineratu dute. Kontratazioei dagokienez, obren inguruko bi kontratutan egindako aldaketak azpimarratzen dituztela dio EAJk. "Hasierako kostutik %35 eta %36 igo dira". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!