Egoitz Garcia bigarren dago La Tropicale itzulian

Anboto 2014ko urt. 16a, 15:25

Afrikako Gabongo estatuan La Tropicale Amissa Bongo itzulia amaitzeko hiru etapa falta direnean Cofidis taldeko Egoitz Garciak (Atxondo, 1986) bigarren jarraitzen du, Luis Leon Sanchezengandik segundo bakarrera. Lehia estua darabilte txirrindulari biek.

 

Helmugan eta tarteko helmugetan lortutako segundoek garrantzi handia izan dute orain arte. Lehenengo etapa Sanchezek irabazi zuen, baina tarteko helmugetan lortutako segundoek Garciari eman zioten liderraren maillota. Bigarrenean, Sanchez ipini zen lider. Atzo, atxondarra hirugarren sailkatu zen esprintean, eta batutako segundoek liderrarengandik segundo bakarrera hurreratu zuten. Azken hiru etapak lehiatu ondoren, domekan amaituko da itzulia.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!