Ajuria eta Ormazabal etorriko dira Atxondora

Anboto 2013ko aza. 22a, 08:15

Asuntzek antolatutako Mendi Astean, Mikel Ajuria eta Andoni Ormazabalek parte hartuko dute

Asuntzek antolatutako Mendi Astean, Mikel Ajuria eta Andoni Ormazabalek parte hartuko dute.

 

Asuntze mendi taldeak antolatutako Mendi Astearen barruan, Mikel Ajuria eskalatzaileak eta Andoni Ormazabal mendigoizaleak bisitatuko dute Atxondo. Azaroaren 26an, 19:30ean, Ajuriak Yosemite, Patagonia eta Marokon egindako eskalada saioekin osatutako Eskalada buruan eta ibili munduan izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute udalbatzar aretoan. Azaroaren 28an, toki eta ordu berean, Ormazabalen Gasherbrum II dokumentala eskainiko dute.

 

Bai Ajuria eta bai Ormazabal Apatan izango dira bertaratzen direnen galderei erantzuten. Bestalde, Untzillatxera irteera ere antolatu dute biharko, 09:00etan, Apatako plazatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!