Orain asteburu bi, Atxondoko pilota eskolako gazteek Bizkaiko Herri Arteko finala jokatu zuten. Orozko izan zuten arerio, eta herri biek iazko finala errepikatu zuten. 2012an Atxondok irabazi zuen herri artekoa, baina aurten Orozko gehiago izan da.
Umetxoen mailako partidua 12-18 galdu zuen Enekok eta Fabelek osatutako bikoteak. Kimuen mailako partiduan finala berdindu zuten Egoitz eta Peio Axpe bikiek (18-6). Markagailuak besterik aditzera eman dezakeen arren, final gogorrak izan ziren.
Haur kategoriako partidu erabakigarrian, Josu Egurenek eta Dani Rodriguezek 16-18 galdu zuten. Partidu erdira heldu aurretik, Rodriguezi eskua mindu zitzaion, eta hori izan zen finalaren gakoa.