Asuntze mendi taldeak Atxondoko XXIV. Mendi Martxa antolatu du zapaturako. Apatako plazatik irtengo dira 08:00etan.
15 kilometroko ibilbidean Topetik Tellamendira igoko dira, eta Larrano azpitik jaitsiko dira Axpera. Makilak ura eta janaria eroateko aholkatu dute antolatzaileek. Bost bat orduko ibilaldia izango dela kalkulatu dute. Mendi martxa amaitzean, 13:30 inguruan, luntxa egongo da Axpeko txokoan, eta kamisetak banatuko dituzte parte- hartzaileen artean.