Gaur, gazte mailako finala jokatuko du Atxondok

Anboto 2013ko eka. 7a, 08:30

Herri arteko finalean Orozko izango du arerio

Herri arteko finalean Orozko izango du arerio.

 

Gazte mailako Bizkaiko herri arteko txapelketaren finala jokatuko du Atxondok gaur, Orozkoren aurka. Ume, kimu eta haur kategorietako partiduak 18:30ean hasiko dira, Bediako pilotalekuan. Iazko finala herri berdinek jokatu zuten, eta Atxondok irabazi zuen.

 

Ume mailan Fabenek eta Enekok osatuko dute Atxondoko bikotea; kimuetan Axpe I.ak eta Axpe II.ak, eta haur kategorian Egurenek eta Rodriguezek. Bestalde, Euskadiko Eskolarteko Pilota Txapelketako finaletan protagonista izan dira atxondarrak. Egoitz eta Peio Axpe bikiak kimu mailan eta Ane Diez haur kategorian irabazle geratu dira.

 

Nagusietan ordezkari barik

Nagusien Bizkaiko Herri Arteko Txapelketatik kanpo geratu dira Elorrio eta Mallabia, final laurdenetan Arrankudiagak eta Markinak kanporatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!