Usabel lehenengo euskalduna da Bidasoako Itzulian

Anboto 2013ko mai. 10a, 14:52

Bidasoa Itzuliko bigarren etaparen ostean sailkapeneko bosgarren tokian dago Paul Usabel atxondarra eta bera da aurreneko euskalduna

Bidasoako Itzuliko bigarren etaparen ostean sailkapeneko bosgarren tokian dago Paul Usabel atxondarra eta bera da aurreneko euskalduna.

 

Atzo Hendaian hasi eta Donezteben amaitu zen etapan beste podium bat lortu zuen Cafes Baque-Conservas Campos taldeak. Lehenengo etapan Paul Usabelek hirugarren amaitu bazuen, atzo Iñigo Ojeda errioxarrak postu berdinean amaitu zuen. Vadim Zuravlev-ek (Lokosphinx) irabazi zuen lasterketa. Irabazlearengandik sei segundora helmugaratu zen Ojeda eta 14 segundora Usabel. Ondorioz, Usabel bosgarren dago sailkapen orokorrean Marcos Altur (Gsport Val Terra) liderrarengandik 22 segundora. Ojeda hirugarren dago 13 segundora. Zapatuan amaituko da Bidasoako itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!