Irunen hasi eta amaitu zen atzoko etapan hirugarren amaitu zuen Paul Usabel (Cafes Baque-Conservas Campos) atxondarrak.
Esprintean erabaki zen Bidasoako Itzuliko lehenengo etapa. Azken kilometroetan eroriko batzuk izan ziren eta nahaspila horretatik ondo kokatuta irten ziren Paul Usabel. Zortzi txirrindularik segundo gutxiko aldea hartu eta euren artean erabaki zen irabazlea. Usabel gogotik saiatu arren indartsuago azaldu zen Naturgas Energia taldeko Loic Chetout. Davide Martinelli (Debabarrena) sailkatu zen bigarren. David Etxebarria taldeko zuzendaria gustura agertu da taldearan errendimenduagaz: "Pozik nago irabazteko lehiatu dugulako eta gauzak ondo egiten direnean, baina hobea den batek irabazten duenean, zoriontzea besterik ez da geratzen. Baina guk gure arma denak erabili ditugu".
Gaurko bigarren etapa Hendaian hasi eta Donezteben amaituko da (122,1 kilometro); Biharko etapak Hondarribian du hasiera eta amaiera (128,8 km); Bidasoako Itzulia zapatuan amaituko da Irunen (77,8 km).
LEHEN ETAPA ETA SAILKAPEN NAGUSIA
1- Chetout, Loic......................... 2.45.57
2- Martinelli, Davide................... denbora berean
3- Usabel, Paul.......................... db
4- Marquez, Rafael.................... db
5- Estevez, Imanol..................... db
1-