Atxondo udalerri legez sortu zela 50 urte joan direla gogoratzeko ekitaldiak egin zituzten zapatuan Arrazola, Axpe eta Apatan.
Jende dezente batu zen Arrazolan, Axpen eta Apatan egindako ekitaldietan. Auzo bakoitzean urteurrena gogoratzen duen plaka bat ipini zuten sasoi batean udaletxe izan ziren eraikinetan.
Apatan aurreskua dantzatu zieten bertaratu ziren alkate ohiei (Pedro Moartua, Jose Mari Mardaras eta David Cobos) eta Victor Basetari (hirurak bateratzeko prozesua gidatu zuen batzordeko kidea eta Atxondoko lehenengo udalbatzarreko zinegotzia). Ondoren, aginte makilaren tradizioa berreskuratu zuten; Basetak orain alkatea den Rosa Elizbururi pasatu zion makila eta aurrerantzean ohitura horregaz jarraitzeko asmoa erakutsi zuten. Musikagaz eta luntxagaz amaitu zituzten eguerdi haizetsuko ekitaldiak.
Bideoa ikusteko klikatu hemen.