Tarsiciok eta Peñak irabazi dute Aramaioko rallysprinta

Anboto 2012ko ira. 28a, 10:48

Hirumet Taldeko Iban Tarsicio auto gidariak eta Iñigo Peña kopilotoak Aramaioko Rallysprinta irabazi zuten joan zen zapatuan

Hirumet Taldeko Iban Tarsicio auto gidariak eta Iñigo Peña kopilotoak Aramaioko Rallysprinta irabazi zuten joan zen zapatuan.

 

Lasterketa Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria zen. Txapelketa hau amaitzeko lasterketa bakarra falta da, urriaren 27an Eibarren jokatuko dena.

 

Atxondarrak dira biak eta  bai bata zein bestea Durangalde Racing Elkarteko pilotuak dira. Iaz arte Ford Scort bategaz aritu ziren; aurten , Mitsubishi EBO IX autoagaz dabiltza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!