Paletan eta pilotan Euskadiko onenak dira Diez eta Marizkurrena

Anboto 2012ko eka. 7a, 09:14

Haur-kategorian gomazko paletako eta esku pilotako Euskadiko txapeldun geratu dira Ane Diez eta Amaia Marizkurrena atxondarrak

Haur-kategorian gomazko paletako eta esku pilotako Euskadiko txapeldun geratu dira Ane Diez eta Amaia Marizkurrena atxondarrak.

 

Bizkaia ordezkatuz, paletan 25-13 menderatu zuten Arabako bikotea joan zen zapatuan; hurrengo egunean esku pilotan, 18-10 irabazi zioten Gipuzkoari .

 

Bestalde, Atxondok gazteen Bizkaiko herri arteko finala jokatuko du gaur, 18:30ean, Zornotzan, Orozkoren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!