Marizkurrena eta Diezek final bi asteburuan

Anboto 2012ko eka. 1a, 08:19

Atxondoko pilota eskolan dabiltzan Ane Diez eta Maia Marizkurrenak Euskadiko txapelketako final bi jokatuko dituzte asteburuan gaztetxoen mailan

Atxondoko pilota eskolan dabiltzan Ane Diez eta Maia Marizkurrenak Euskadiko txapelketako final bi jokatuko dituzte asteburuan gaztetxoen mailan.

 

Zapatuan, 10:30ean, paleta gomako finala jokatuko dute Ermuan. Domeka goizean, aldiz, esku pilotako txapelaren bila joango dira Eibarko Astelena pilotalekura.

 

Bestalde, joan zen asteburuan Durangaldeko pilota txapelketan (B2 mailetan) finalak jokatu zituzten gaztetxoen mailetan eta Durango, Iurreta eta Elorrio izan ziren irabazleak. Oro har, nahiko erraz atera zituzten finalak aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!