Bidegorrian 25 metro hesi ostu dute

Anboto 2011ko abe. 14a, 13:07

San Roke ermitaren ondoko zubiko hesia lapurtu dute pasa den astean, eguena eta barikua arteko gauean. Axpen ere arketa edo kutxatila bi ostu dituzte

San Roke ermitaren ondoko zubiko hesia lapurtu dute pasa den astean, eguena eta barikua arteko gauean. Axpen ere arketa edo kutxatila bi ostu dituzte.

 

Bidegorriko zubian metalezko hesiaren zati handi bat eraman dute lapurrek. Guztira 25 metro hesi lapurtu dituzte. Atxondoko alkateorde Juanjo Norak azaldu duenez, bidegorria Foru Aldundiaren esku dago, eta bertara idatzia aurkeztu dute hesia berriro ipini dezaten.

 

Beste lapurreta batzuk ere izan dira Atxondon azken asteotan. Axpen, esaterako, errepidetik arketa bi lapurtu zituzten bidegorriko lapurretaren gau berean. Udaletxeko langileek, dagoeneko, ipini dituzte arketa berriak.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!