Finala jokatzeko urrats bat falta zaio Bereikuari

Anboto 2011ko azaroaren 20a

Eguaztenean, azaroaren 23an, Cafés Baqué Pilota Txapelketako finalerdietako partida jokatuko du Mikel Bereikua iurretarrak Arrankudiagako Ibarrondoren kontra. Kadeteetako partida 19:00etan hasiko da, Atxondoko pilotalekuan

Eguaztenean, azaroaren 23an, Cafés Baqué Pilota Txapelketako finalerdietako partida jokatuko du Mikel Bereikua iurretarrak Arrankudiagako Ibarrondoren kontra. Kadeteetako partida 19:00etan hasiko da, Atxondoko pilotalekuan.

 

Iaz txapelketa oso ona osatuta, aurten final-laurdenetan  jokatu du bere lehenengo neurketa iurretarrak. Joan zen eguaztenean Garaio nafarraren kontra jokatu eta 18-16 irabazi zuen Bereikuak. Berak eraman zuen neurketaren pisua, eta kolpez fresko dagoela erakutsi zuen. 17-9 aurreratu ondoren, Garaio asko hurreratu zitzaion, baina ez lehia irabazteko beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!