25 urteko atxondarra Caja Rural taldetik Frantziako Cofidis taldera joan da.
Egoitz Garcia 25 urteko atxondarrak akordioa lotu du Cofidis-ekin, datorren denboraldian Frantziako talde profesionalagaz lehiatzeko. Caja Rural taldetik fitxatu dute.
Oraindino hile batzuk falta dira denboraldiari ekiteko, eta Garciak bere webgunean adierazi duenez, “oso motibatuta eta ilusionatuta nago; denboraldia hasi dadin desiatzen nago, Cofidis taldeari zein Eric Boyerri nigan ipini duten konfiantza errepidean erakutsiko dudan ahaleginagaz eskertzeko”.
Hurrengo hileetan frantsesa ikasten ere saiatuko dela dio, taldean ahalik eta arinen egokitzen saiatzeko. Talde berean korritzen du Luis Maté andaluziarrak ere, eta horrek ere taldera egiten lagunduko diola pentsatzen du.