Anboto Kilometro Bertikala zapatuan, nazioarteko atleta onenetakoekin

Anboto 2011ko ira. 28a, 08:50

Apurka-apurka nazioartean izena hartzen dabil zapatuan korrituko den proba, eta munduko onenak etorriko dira; Marco de Gasperi eta Emmanuelle Manzi italiarrak dira faborito

Apurka-apurka nazioartean izena hartzen dabil bihar korrituko den proba, eta munduko onenak etorriko dira; Marco de Gasperi eta Emmanuelle Manzi italiarrak dira faborito.

 

\"\"Zapatuan Anboto Kilometro Bertikaleko laugarren aldia korrituko dute Atxondon; lasterketa 15:00etan hasiko da Arrazolan. Orain arte, atleta euskaldunak eta espainiarrak izan dira parte-hartzaile; aurten, lehenengoz, nazioarteko atletak ere etorriko dira, eta ez nolanahikoak, gainera: munduko onenetakoak.

 

Gizonetan irteera puntuan egongo dira munduko txapeldun eta txapeldunorde diren Urban Zemmer eta Nicola Golinelli zein Marco De Gasperi gaur egungo izarrik handienetakoa; hirurak italiarrak dira. Emakumeetan Emmanuelle Manzi, Antonella Confortola eta Valentina Belotti etorriko dira, hauek ere goi mailakoak.

 

Dena dela, emakumeetan ez dugu zertan inbidiarik eduki, parte hartuko duen izarrik handiena euskalduna delako: Oihana Kortazar Mendi Lasterketen Europako Txapelduna da, eta oraintsu International Skyrunning Federationek antolatutako Munduko Kopa irabazi du.

 

Kortazarregaz batera, Euskal Selekzio osoaren jarduna hurretik jarritzekoa izango da, besteak beste, Javier Olaberria etorriko delako. Kontuan hartzeko izenak dira, gizonetan, Ionut Zinca, Didier Zago —iazko irabazlea— eta Michelle Rabat ere.

 

Guztira, 370 atletek parte hartuko dute lasterketan, eta horietatik 170 dira nazioartekoak. Banatuko dituzten sariek ere badute zerikusirik arrakasta horretan; irabazleek 1.500 euro jasoko dituzte, eta errekorra apurtuz gero beste 1.200 euro.\"\"

Aurtengo aldiko beste nobedadeetako bat da Euskadiko txapelduna ere Anboton erabakiko dela.

 

Antolatzaileen esanetan, lasterketak hainbesteko arrakasta izan duenez, Arrazola inguruan karabanentzako tokia egokitu dute, etorriko diren guztiak hartzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!