Olabarria eta Maiora irabazle Sorginen Lasterketan

Anboto 2011ko ira. 13a, 10:25

Gizonetan zein emakumeetan Euskal Selekzioko atletek irabazi zuten Atxondoko lasterketa.

Gizonetan zein emakumeetan Euskal Selekzioko atletek irabazi zuten Atxondoko lasterketa.

 

Sorginen Lasterketaren laugarren aldian Euskal Selekzioko atletak izan ziren protagonista nagusi. Gizonetan Jabi Olabarria orozkoarra gailendu zen eta, emakumeetan, Maite Maiora elgoibartarra. Biak ala biak lasterketako errekorretik gertu geratu ziren. Olabarriak 2.02.01-eko denbora erabili zuen ibilbidea osatzeko eta Ionut Zincak duen markatik lau minutu eskasera (1.58.03) geratu zen. Maiorak, aldiz, minutu bategatik ez zuen hautsi iaz Ana Condek ezarritako errekorra; elgoibarko atletak 2.22.53-ko denboran osatu zuen ibilbidea.

Gizonetan lehia estua mantendu zuten Olabarriak eta Fernando Etxegaraik, biak Euskal Selekzioko atletak. Elkarrekin eta ihes eginda ibili ziren lasterketa osoan eta azkenean sprintean nagusitu zen Olabarria, bien artean segundo biko aldea bakarrik egon zelarik. Iazko garaile Aritz Kortabarria hirugarren sailkatu zen aurreko biengandik ia sei minutura (2.07.52). Lasterketa irabazteko faboritoen artean zegoen Jorge Hernando laugarren helmugaratu zen. Orain, Kortabarria ISFko World Series-eko sailkapenean hirugarren kokatu da.

Emakumeetan Maiorak sei minutuko aldea atera zion Montse Vázquez bilbotarrrari (2.28.43). Vázquezen bigarren postuak Bizkaiko txapeldun geratzeko balio izan zion. Gizonetan Felicisimo Solanasek irabazi zuen Bizkaiko Txapelketa, Olabarria orozkoarra izan arren,  arabako klub batean federatuta dagoelako.

Durangaldeko atletei dagokienez, Ekaitz Kortazar eta Silvia Trigueros izan ziren onenak; zazpigarren gizonik azkarrena izan zen Kortazar (2.11.21) eta laugarren emakumerik arinena Trigueros (2.44.32).

 

 

 

Argazkian: Jabi Olabarria eta Maite Maiora irabazleak.

 

\"\"

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!