Markagailuak erakutsi lezakeena baino lan gehiagorekin menderatu zuen Elezkanok Artola (18-9). Arratibelek eta Estebanek final pattala eskaini zuten eta inadra gehien zuenak irabazi zuen (22-19).
Markagailuak erakutsi lezakeena baino lan gehiagorekin menderatu zuen Elezkanok Artola (18-9). Arratibelek eta Estebanek final pattala eskaini zuten eta inadra gehien zuenak irabazi zuen (22-19).
Atzo (azaroak 28) XXV. Cafés Baqué Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Apatako pilotalekuan. Kadeteetan Danel Elezkanok eta Iñaki Artolak partidu dotorea eta markagailuak erakusten duena baino lehiatuagoa eskaini zuten. Artola zer galdurik ez duenaren konfiantzarekin hasi zen eta pilotakada ederrak jotzeaz gainera, bizi ibili zen kantxan. Elezkano, aldiz, denek faborito argitzat jotzen zutelako-edo, berea eman ezinda ibili zen partidu erdira arte. Seina eta zortzina berdindu zuten lan erdietara heldu aurretik. Handik aurrera Artolak pilota argi batzuk galdu zituen eta Elezkano ia zuzenean joan zen 18ra.
Gazteen mailako finalak pilota gosez utzi zituen zaleak. Hutsez eta erabaki txar askogaz beteriko partidua eskaini zuten Estebanek eta Arratibelek. Esteban ez zen ausart kantxaratu eta Arratibel, indarraren legea ezarriz, 12-3 aurreratu zen. Orduan, ezer askorik egin barik, Esteban 12-10 hurreratu zitzaion eta 15na eta 19na ere berdindu zuten. Eskuetan izandako partiduak Arratibeli eskuetatik ihes egingo ziola ematen zuen, baina azken txanpan berriro egurrean hasi zen eta horrexek eman zion txapela.
[img]http://www.anboto.org/images/8500/8514/1.jpg[/img]