Oier Ariznabarreta durangarra bigarren Sorginen Lasterketan

Anboto 2010ko ira. 13a, 10:11

Aritz Kortabarria arrasatearrak irabazi zuen lasterketa. Emakumeetan Ana Conde gasteiztarra nagusitu zen.

Aritz Kortabarria arrasatearrak irabazi zuen lasterketa. Emakumeetan Ana Conde gasteiztarra nagusitu zen. Asteburuan Sorginen Lasterketa lehiatu zuten Atxondon. Axpen hasi eta helmugaratu ziren korrikalariak 25 kilometroko mendi maratoi erdia osatu ondoren. Aritz Kortabarria arrasatearra nagusitu zen gizonetan 2.02.44ko denboragaz. Oier Ariznabarreta durangarrak bigarren amaitzea lortu zuen 2.05.05eko denboragaz. Zigor Iturrieta hernaniarrak osatu zuen podiuma (2.06.00). Lehenengo hamarren artean Durangaldeko beste korrikalari bat ere sailkatu zen: Juan Bragado berriztarra, hain zuzen, 2.13.57ko denboragaz. Lasterketa irabazteko faborito nagusia zen Jorge Hernandok 12. postuarekin konformatu behar izan zuen (2.14.30). Emakumeetan Ana Conde gasteiztarra nagusitu zen (2.21.45). Nerea Amilibia aiarrak bigarren amaitu zuen Conderengandik minutu bi eskasera era Yolanda Gurendez gasteiztarra geratu zen hirugarren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!